Aurrera egin edukira

Behin eskaera eginda, 24 orduko epea duzu atzera egiteko. Ordutik aurrera, ordaintzeko era desberdinei dagozkien entrega epeak zenbatuko dira, bankuko transferentziaren ordainketa salbu, kasu horretan bidalketaren agindua, zure datuak eta eskaera zenbakia dakarren diru sarreraren baieztapena jaso eta berehala emango baita.

Denda eten gabe zabalik dagoen arren, guk bazkaldu, lo egin eta asteburuetan atsedena hartzen saiatzen gara eta, horregatik, eskaeren jasoera eta atentzioa bederatzietatik ordubatera eta hiruretatik seietara izango da (Bilboko ordua), eta astelehenetik ostiralera.

Bidalketak MRW mezulari-zerbitzuaren bidez egiten dira. Bidalketako gastuak 6 €koak dira penintsula barruko destinoetarako. Beste leku batzuetarako, kontsultatu prezioak eta entrega epeak.

Zeure elastikoa bidalketa egin eta hurrengo egunean jasoko duzu –lan egunetan–.

geokamiseta.biz-ek emandako epean produktuak beren destinuetara helarazteko ardura hartzen du. geokamiseta.biz-ek, ordea, ez du bere gain hartzen entregan gertaturikoen gaineko erantzukizunik, hirugarrenen eragina, indar nagusiko zioa edota zerbitzua ematen duten garraio-enpresen axolagabekeriaren ondoriozkoak baldin badira.

Kontu egizu entrega gauzatzeko eskaeran jarritako helbidean norbait egon beharko dela eta emandako telefono zenbakian zurekin kontaktua egiteko aukera izan beharko dutela.

Eskaera jaso-ordainezkoa bada izan ezazu prest diru kopurua mezularia heltzen denerako.