Kategorien arabera
Newsletter-ra jasotzeko harpidetza
Produktuak bilatu
Jasotako produktuak guztiz asetzen ez bazaitu, entregako datatik hasita 7 eguneko epea duzu atzera bidaltzeko. Elastikoa, jakina, erabili eta garbitu gabe egon beharko da. Jar zaitez gurekin kontaktuan eta jakinaraz iezaguzu arrazoia ere. Bidalketa edo itzulketarengatiko gastu guztiak (baita deiak, kudeaketa lanak e.a.) zure kontura izango dira. Ordaindutako dirua bankuko transferentzia bidez itzuliko zaizu elastikoa jaso eta haren egoera egokia dela konprobatu orduko. Erosketaren zenbatekoa itzuliko da, inola ere ez bidalketaren gastuena.
Halaber 7 eguneko epean beste taila edo modelo batez aldatzea izango duzu. Elastikoa, jakina, erabili eta garbitu gabe egon beharko da. Jar zaitez gurekin kontaktuan jakinarazteko. Zure kasa helarazi beharko diguzu (deiak, kudeaketa lanak e.a. barne). Behin jaso eta haren egoera egokia dela konprobatutakoan, bestea helaraziko dizugu gastu gehigarririk gabe.
Eskaeraren agiriaren mezuan esaten denaz besterik oker bidali izan bagenizu, edo elastikoak akatsen bat baleuka, jar zaitez gurekin harremanetan aldaketa gauzatzeko. Nola helarazi behar zaigun esango dizugu, era horretan eginez gero bidalketaren gastuak ordaindu ahal izango baitizkizugu.
Hiru kasuetako edozeinetan, bidalketarako paketatze ezegokiaren ondorioz gaizki heldutako elastikoen itzulketarik edo aldaketarik ez da onartuko.
